Arte-historialaria da. 1948. urtean jaio zen,
Belgradon. Arte garaikideari buruz idazten
du 1970etik. 1977tik 1991ra Belgradoko
Unibertsitateko Ikasleen Kultura Zentroaren
komisarioa izan zen.
1991tik Berlinen bizi da. Marina Abramovic,
Valie Export, Jochen Gerz eta Sanja Ivekovići
buruz idatzi du. Bere testuak artikulu teorikoak
dira, eta, besteak beste, Alemanian, Errusian,
Austrian, Polonian, Japonian eta Britainia
Handian argitaratzen dira. 2005ean, bere
doktore tesia defendatu zuen Alemaniako
Carl von Ossietzky Unibertsitatean, hau da,
‘Gorputz komunista: ordezkaritzaren politika
eta Jugoslaviako RFS Boterearen espezializazioa (1945-1991)’.Berlingo Humboldt
Unibertsitatean (2003) irakasle gonbidatu gisa
jardun du, eta Oldenburgeko Unibertsitateko
Kultura Ikasketen Institutuarekin (Alemania)
lankidetzan aritu da (2006/2007). Europa
Zentraleko Unibertsitatean (Genero Ikasketak)
irakasle gonbidatua izan da, Budapesten
(2013ko negua).
Orain dela gutxi, ‘Good Girls, Memory,
Desire, Power’ nazioarteko erakusketa komisionatu du, Bukaresteko Arte
Garaikideko Museoan (MNAC) (2013ko
ekainaren 20tik irailaren 29ra).