Logo
Urraca, Sabina (1984-)
Idazlea eta editorea. Tenerifen hazi zen eta duela 20 urte baino gehiago joan zen Madrilera bizitzera.
Honako eleberri hauek idatzi ditu: “Las niñas prodigio” (Fulgencio Pimentel, 2017), CEGALek emandako Javier Morote Sariaren irabazlea; “Soñó con la chica que robaba un caballo” (Lengua de trapo, 2021), “Chachachá” (Dueto) (Comisura, 2023) eta “El celo” (Alfaguara, 2024), 2024ko libururik onena El Cultural-en arabera.
Lankidetzan aritu da El País, El Cultural eta Zenda hedabideetan, zutabeak, artikuluak eta saiakerak idatziz. Caballo de Troya zigiluaren editore egoiliarra (Penguin Random House) 2023an eta 2024an. 2020an Iowako Unibertsitatearen MFA in Spanish Creative Writing beka jaso zuen, eta 2022an BBVA Fundazioaren sortzaileentzako Leonardo beka.
ArtxiboAZan