Logo
Dr. Kurogo
Óscar García Villegas (Madril, 1970) Eszena Zuzendaritzako goi-mailako tituluduna da (1996, Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskola). 80 antzerki eta dantza ikuskizun baino gehiagoren musika konposatu, grabatu eta ekoitzi du. Era berean, eszena zuzendari gisa lan egin du hogei ekoizpen baino gehiagotan, bai bereak, bai artista eta kolektibo ezberdinenak. Sorkuntza eszenikoari, interpretazioari, musikaltasunari eta teknologiari buruzko hainbat tailer eman ditu Carlos III Unibertsitatean, MediaLab-Pradon, CA2M eta La Laboral Antzokian, besteak beste.
Sr. Curí eta Dr. Kurogo ezizenekin, performer eta soinu-artista gisa garatzen du bere jarduera, bai bakarkako lanekin –Off Limits (Madril) eta Teatre Lliure (Bartzelona) bezalako leku desberdinetan aurkeztuak–, bai Gichi-Gichi Do kolektiboaren barruan, 2004an Luciana Pereyra (Alias) artistarekin batera sortu zuena.
ArtxiboAZan