Logo
Caro, Stefanía (1981-)
Kazetaria, dantzazalea eta hezitzailea. Bi mundu —gorputz eta hitzaren munduak— lotzen dituen bidea interesatzen zaio.
Egia esan, mugitzen eta hitz egiten duen guztiak liluratzen du. Hainbat hedabidetan lan egin du Bartzelonan, Iruñean eta Berlinen. 2011n prentsatik urrundu, eta arte eszenikoetan eta mugimendua aztertzen aritu zen.
2023an egin zuen lehen sartu-irtena literaturan, “Veinte aullidos del pianista” (Demipage) antologian jasotako kontakizun batekin. 2024an, “Pómulo y lejanía” (consonni) argitaratu zuen. Liburuak, arlo fisikoaren eta literarioaren arteko bidean, ama eta alaba baten bidaia bat du kontagai, eta desioak, absentziak eta nahigabeak agertzen dira. Babeliak nabarmendu du, udazkenerako gomendioen artean, eta El Cultural-ek aukeratu du 2024ko estreinaldirik onenen artean.
ArtxiboAZan