Logo
Alfaro, Lorea (1982- )
Lizarra, 1982.  2014an LA. Una marca hueca, LA (3l3a) jarri zuen martxan, irudia sortzeko ingurune babestu bat eratzeko modu gisa. Haren lanaren ezaugarri nagusia da edertasun lasai, biluzi eta zuzena agertzea.

Hainbat museo eta erakustaretotan erakutsi du bere lana, besteak beste CA2Mn, Artiumen, Bilboko Guggenheimen, Tatjana Pietersen eta Elba Benítezen. Azken lanen artean azpimarratzekoak dira hauek: Tú, Jorge Oteiza museoan (Altzuzan, 2017an); <3 S P S <3, Tabakaleran (Donostian, 2017an); Charlotte. Grey. Rocks, Pantalla Fantasman (Bilbon, 2016an); El mundo o nada, Jon Otamendirekin batera, Moisés Pérez de Albéniz galerian (Madrilen, 2017an); Paretara, Bulegoa z/b-an (Bilbon, 2014an); Paretara Bi, CarrerasMugica galerian (Bilbon, 2014an); eta Deux Negresses, MUNen, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (Iruñean, 2013an). Argitalpenetarako lanak ere egin ditu, adibidez eremuak #2rako egindakoa (2015ean), El estado mental, 7rako egindakoa (2015ean) eta Erreakzioa-Reacciónerako egindakoa (2012an).
ArtxiboAZan