Gabriel Villota Toyos (Bilbo, 1964). Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean, kultura programazioko zuzendari izana da unibertsitate horretan bertan. 90.eko hamarkadaren hasieraz geroztik, ikus-entzunezko arteekin lotutako hainbat jardueratan lanean ari da, aldizkari espezializatu, katalogo eta liburu askotan bere lanak argitaratuz. Duela gutxi performancea, dantza eta zinemari buruzko “Cuerpos desplazados” eta "Cuerpos desplazados II” zikloetan komisario lanak egin ditu Madrilgo Reina Sofía museoan eta Bilboko Azkuna Zentroan.