1942. urtean jaio zen Villefrance-sur-Saônen, Frantzian.
Frantziako egungo argazkilaririk onenetakotzat hartzen da, eta zona handieneko nazioarteko zine jaialdietan txalotu dute zinegile gisa. Hala, Raymond Depardonek leku paregabea dauka zinemaren eta argazkigintzaren mundu garaikidean.
Gamma argazki agentzia 1967. urtean sortu zutenetako bat izan zen, eta, ondoren, 1978an, Magnum agentziara pasa zen. Gure gizartearen egoeraren berri emateko nahia bere argazkietan nabaritzen zen, eta nahi hori ere bere filmetan islatu du (hogeita hamabost urtean produzitu dituen dokumentaletan zein fikziozko filmetan).