Silvia Sánchezek duela 15 urte erabaki zuen Zuzenbidearen arloa alde batera utzi eta profesionalki artean jardutea. Espainia, Portugal, Suitza, Mexiko eta Emirerri Batuak ditu bizitoki, eta herrialde horietan erakutsi ohi du bere obra. Kultura horietan guztietan, norberaren nahiz besteren giza emozioen ikusle anonimo gisa dihardu, emozioak baliatzen baititu, hain zuzen ere, bere obrarako lehengai gisa.
Gaur egun, Donostian bizi da, eta galeria bat dauka, silvia & the spyglass, non erakusten baitu bere obra fisikoa eta digitala.