Logo
Rueda, Sonia (1964- )
Arte Ederretan lizentziaduna (UPV/EHU) Pintura eta Grabatua espezialitateetan. Pinturaren, baliabide elektrografikoen, ordenagailu bidez tratatutako irudien eta argazkigintzaren arloetan lan egin du. Sonia Ruedak bere obran garatu dituen gaiak hauek izan dira: ezkutukoa, nola proiektatzen garen, itxura, egiazkoa eta nahasgarria, gizakiaren irudikapen zatikatua, begirada femeninoa… Duela gutxi “Hitz politak” (Sonia Rueda, 2022) liburua argitaratu: sentsibilitatez eta poesiaz hornitutako euskararen hitzak, hainbat urtez koaderno batean bilduta zituenak, irudi oroigarriekin batera, orain liburu bihurtuta, euskararen hizkuntza bisual eta idatziaren aberastasunaren erakusgarri.
ArtxiboAZan