Hezkuntza Zientzietan doktore titulua eskuratu zuen Complutense Unibertsitatean, eta
Soziologiako doktore titulua Parisko VIIIVicennes Unibertsitatean. Soziologia katedraduna da Complutense Unibertsitatean, eta
irakasle bisitaria Londresko Unibertsitateko
Goldsmiths College eta Parisko Maison des
Sciencies de l’Homme izenekoetan.
Doktore-tesiak eta ikerketa proiektuak
zuzendu ditu, batez ere, hezkuntzaren
soziologiaren eta generoaren soziologiaren
esparruetan. Halaber, ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu, Europako unibertsitateetan
eta unibertsitate hispanoamerikarretan.
Azken urteetan idatzitako liburuen artean,
hurrengoak dira aipatzekoak: ‘Nacimiento
de la mujer burguesa’ (1997), ‘Las reformas
educativas a debate’ (2007) eta ‘Mujeres
con voz propia’ (2012). Halaber, ‘Sociología,
capitalismo y democracia’ (2004),
‘Materiales de sociología del arte’ (2008) eta
‘Sociología de las instituciones’ (2010) ere
argitaratu ditu; azken hiru horiek Fernando
Álvarez-Uríarekin batera argitaratu ditu.