Logo
Bonnet, Marie-Josèphe (1949- )
Marie-Josèphe Bonnet Historian doktorea (Parisko VII Unibertsitatea), artearen historialaria, idazlea eta hizlaria da. 70eko hamarkadan, Emakumearen Askapenerako Mugimenduan eta Charlotte Calmis emakumezko poetak sortutako La Spirale emakume artisten taldean hartu zuen parte.

Dozena bat liburu eta hainbat artikulu eman ditu argitara, Les Temps Modernes, Esprit, L’Histoire, La Revue d’Histoire Moderne et Contemporaine aldizkarietan, besteak beste. Arlo artistikoan, hauek nabarmendu behar ditugu: Les Deux Amies, artean diharduten emakumezkoen bikoteak aztergai dituen saiakera (2000), Les femmes dans l’art (Ed. de La Martinière, 2004), Les femmes artistes dans les avantgardes (Ed. Odile Jacob, 2006), Liberté, égalité, exclusion, Femmes artistes en révolution 1770-1804 (Ed. Vendémiaire, 2012). Souffles d’Elles elkartearen eta Coupoleko emakumearen kafearen sortzaileetako bat da.

Une hauetan, emakume artistei buruzko film bat eta erakusketa handi bat prestatzen ari da Frantzian.
ArtxiboAZan