Logo
Lunde, Maja (1975- )
Maja Lunde (Oslo, 1975) Norvegiako idazle eta gidoilari bat da.

Haurrentzako eta gazteentzako liburuak idazten ditu, hala nola Battle, Across the Border eta The Coolest Gang seriea. Children’s Supershow telebistako serierako gidoia idatzi du, eta Home dramakoa eta Side by Side umorezko seriekoa ere bai, besteak beste.

Helduentzako lehenengo eleberria Historia de las abejas izan zen (Siruela, 2016). Orain arte 32 herrialdetan saldu dira argitalpen-eskubideak, eta zenbait sari jaso ditu, besteak beste, Bokhandlerprisen prestigiotsua (Norvegiako liburu-saltzaileen elkartearen saria, 2015). Alemanian 2017an gehien saldu zen liburua izan zen. Blue eleberria (Espainian oraindik editatu gabea), klimari buruz Lunde-k planifikatutako laukoteko bigarren liburua. 2017ko urrian eman zen argitara, eta orain arte 15 lurraldetan argitaratu da.

Estekak
Maja Lunde webgunea
ArtxiboAZan