Logo
Butzbach, Louka (1995- )
Louka Butzbach-en (Fontenay-sous-Bois, Frantzia, 1995) komikiak ipuinaren, alegiaren, antzerkiaren eta ametsaren arteko erdibidean daude, pertsonaia gazte, androgino eta malenkoniatsuak dituzte protagonista, eta behar diren espazioa eta denbora eskaintzen dizkiete askatasuna grinaz bilatzeko. Gaur egun, Butzbach Julienne eta Peparen istorioa lantzen ari da, fantasiazko Espainiako Gerra Zibil batean frankisten erreklutamendutik ihes egiten duten bi lagunen istorioa. "Treneko abentura bat da, eta konpromiso politikoa eta lagun zaharrei eusteko zailtasuna aztertzen ditu", aurreratu du Marseillan bizi den egileak.
ArtxiboAZan