Logo
Alberdi, Uxue (1984- )

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984), idazlea eta bertsolaria da.

"Aulki bat elurretan" (Elkar, 2007) eta "Euli-giro" (Susa, 2013) kontakizun-liburuak; "Aulki-jokoa" (Elkar, 2009) eta "Jenisjoplin" (Susa, 2017, 111 Akademia saria) eleberriak; "Kontrako eztarritik" (Lisipe-Susa, 2019, Euskadi Saria) saiakera; eta "Dendaostekoak" (Susa, 2020) literatura-kronika idatzi ditu. Haur-literaturako hainbat lan ere argitaratu ditu, besteak beste, "Poza eta Besarkada" (2016ko Euskadi Saria) albumak. Bere narratibako lanak Consonni argitaletxeak eman ditu argitara gaztelaniaz (Jenisjoplin eta La trastienda izenburupean) eta Reikiavik ediciones-ek argitararatu zuen Reverso: "testimonios de mujeres bertsolaris" saiakera. Halaber, Uxue Alberdik itzuli zuen Alfonsina Storniren poemen antologia Munduko Poesia Kaierak bildumako.
ArtxiboAZan