Leire Bilbao (Ondarroa, Bizkaia, 1978). 2006an eman zuen jauzia literatur mundura Ezkatak bere lehen poema liburuarekin, ondoren etorri ziren Scanner (2011), Entre escamas poema liburu elebiduna (2018) eta Etxeko urak (2020).
Haur eta gazte literaturari dagokionez hogei lanetik gora argitaratu ditu. Azken sarien artean, 2017 Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria, 2019 Kirico saria nabarmentzen dira eta 2022ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria.