Logo
Ramos-Yzquierdo, Marta (1975- )
Saint-Mandé (Frantzia), 1975.

Artearen Historian lizentziaduna UCMn, Kudeaketa Kulturaleko Masterra (Instituto Ortega y Gasset) eta ICI New Yorkeko kuratorea (Bogota, 2013). Kuratore independentea, 2013az geroztik lan artistikoaren kontzeptuaz ikertzen du; lan horren lan-baldintzez eta gizartearen pertzepzioaz.

Txilen bizi ondoren, 2009an Brasilera joan zen eta Baró Galeria zuzendu zuen. 2012an eta 2013an Pivô Arte e Pesquisa-ko (São Paulo) zuzendaria izan zen. LOOP Barcelona 2017ko arduraduna izan da. Praktika kuratorialen irakaslea da Escuela SUR Masterrean (Carlos III Unibertsitatea, Círculo Bellas Artes). Zenbait artistentzako testuak idatzi ditu, hala nola Marlon de Azambuja, Analivia Cordeiro, Julius Heinemann, Almudena Lobera, Bruno Moreschi, Sara Ramo edo Tercerunquinto, eta EL CULTURAL eta a*desk-eko lankidea da.
Estekak
Marta Ramos-Izquierdo webgunea
ArtxiboAZan