Logo
Bergado, Bene (1963- )

Artista. Erreala, errealitatea eta fikzioa bizipeneko hibridoetan artikulatzen eta desegiten diren gailu eta prozesu korapilatsuetan bizi dira haren lanak.

Bene Bergado Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean 1985ean. Karrera amaitu ondoren,1986an hasi zen artista gisa lanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekarekin. 1987an Bilboko Arte Ederren Fakultatean irakasle sartu zen. 1992ko Gazte Artearen Erakusketan eta 1994an José Luis Break komisariatutako “DISTANTZIA 0” erakusketan parte hartu zuen. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean 10 urtez irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizitzera eta lan egitera joan zen.

ArtxiboAZan