Elvira Navarro (Huelva, 1978). Jaén Nobela Saria eta Kritikaren Andaluzia Saria jaso zituen, eta 2010ean, Granta aldizkariaren hogeita hamabost urtetik beherako espainierazko 22 narratzailerik onenen zerrendan sartu zen. La isla de los conejos (2019), atzerriko literaturako National Book Award sarirako izendatu zuten 2021ean. Ingelesera, frantsesera, suedierara, italierara, japonierara, serbierara, koreerara eta turkierara itzuli dute. Las voces de Adriana (2023) eleberria argitaratu berri du.