- López, Maider (1975- )
- Maider López (San Sebastián, 1975) artistak bere lanean espazio publikoan eta arkitekturan esku-hartzeak egiten ditu.
Esku-hartzeetan, ikusleen parte-hartzea behar izaten da askotan, eta ezarritako jokabide-arauak azaleratzen dira. Gauzen eta tokien estatismoarekin hautsi, negoziazioaren lurraldea ireki, eta ikusteko eta harremanak izateko modu berrien bila eramaten gaitu.
Haren obra Estatuan eta nazioartean erakutsi da, hala nola Veneziako bienalean, Istanbulen, Sharjah-en eta Prospect-en. Espazio publikoan egin ditu proiektuak, adibidez, Ataskoa, Polder Cup eta Playa-n; eta erakusketetan hartu du parte, esate baterako, Prospect 4. Contemporary Art Triennial-en.
- Estekak
- Arteder-en profila
- Auñamendi-n profila
- Maider López webgunea
- @maiderlopez.art
- ArtxiboAZan