Logo
Aranzasti, María José (1960- )

Artearen Historian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomotik. Erakusketetako teknikari-lanak egin ditu Zarauzko udalarentzat, Bilboko Arte Ederren Museoarentzat eta Caja Popularren Kultur Bideetan jarduerarentzat. 1987az geroztik komisario independentea da, eta erakusketak antolatzen ditu hainbat espaziotan, besteak beste, Kursaaleko Kubo Aretoan.

Zeregin horretaz gain, Artearen Historia erakusten du: Esperientzia gelak, UPV/EHU, 2001etik, Kattalin Erausokoa, Kutxa Gelak, eta hitzaldiak eta mintegi artistikoak ematen ditu museoetan, kultura-guneetan eta ikastetxeetan. Plataforma A-ko kidea eta MAVekoa izan da (Emakumeak arte bisualetan) http://www.mav.org.es/ 6 urtez. 2012an hasi zenetik M- arte y cultura visual aldizkarian idazten du; arte garaikideari buruzko aldizkaria da, genero ikuspegia du, eta 70 aipamen baino gehiago ditu: http://www.m-arteyculturavisual.com

ArtxiboAZan