Logo
Gerediaga, Jon (1975- )
Antropologia kulturalean doktorea eta filosofiako irakaslea da 2023tik. Hainbat poema-liburu idatzi ditu, jatorriz euskaraz argitaratuak eta egileak berak gaztelaniara itzuliak: Fitola Balba, Karpuki Tui (2004); Jainkoa Harrapatzeko Tranpa (2007) Zentauro-hankak (2011); Argia, Lurra, zuhaitza, zerua (2015); La luz, la tierra, el árbol, el cielo (2017); Urtaroak eta zeinuak (2019); Natura berriak (2020) Nuevas naturalezas (2021). Hainbat antzerki-testuren sorkuntzan parte hartu du estreinatu edo argitaratu arte, euskaraz zein gaztelaniaz. Bere azken testuak honako hauek izan dira: Etxekoak” (2015); Dama (2022); Marmarra (2022) eta Dar de beber al Minotauro (2022).
MEDIATEKAN: Bibliografia
ArtxiboAZan