Logo
Dejabu
Dejabu konpainia, antzerki fisikoa eta objektu lana uztartzen dituen konpainia saritua da. 2001.etik lanean diharduen konpaniaren antzezlanek ikusleen eta kritikaren harrera beroa izan dute sorreratik. Emozio handiko lanak dira eurenak, irudien zaindu eta poetika indartsukoak. Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá dira konpainiako zuzendari artistikoak. Egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabalarekin egiten dugu lan.

Hogehi urteko ibilbidean oholtzarako haur eta helduentzako hainbat ikuskizun sortu ditu konpainiak: “Gizona ez da txoria”, “Arrastoak”, “Gure bide galduak” eta “Linbo planeta”, horien artean. Arte instalakuntzari eta site specific-ari lotutako proposamenak ere landu dituzte azken urteetan Naon Tokin eta Gorputzak, hizkuntza, zirrarak, horien artean. Gaur egun Oreretako Niessen antzokian konpania egoiliar dira eta Lekuona Fabrikako gidaritza mahaiaren parte. Eztena jaialdiaren zuzendaritzan ere parte hartzen dute.
ArtxiboAZan