- Epaltza, Aingeru (1960- )
- Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) kazetaria eta itzultzailea.
Haur literaturako idazlea. Helduentzat, berriz, zazpi nobelaren egilea da: Sasiak ere begiak baditik (Elkar, 1986), Ur uherrak (Pamiela, 1993), Tigre ehizan (Elkar, 1996), Rock’n’roll (Ttarttalo, 2000), Mailuaren odola (Elkar, 2006), Izan bainintzen Nafarroako errege (Elkar, 2009) eta Gure Jerusalem galdua (Elkar, 2013). Hiru narrazio liburu ere argitaratu ditu: Garretatik erauzitakoak (Elkar, 1989), Lasto sua (Alberdania, 2005) eta Mendi-joak (Elkar, 2017). Horiez gain, antzerki lan bat, Mugetan irri (1984) eta saiakera bat, Bezperaren bezpera (2007) idatzi ditu.
1997ko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen. Haren lanak gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, alemanez eta suomieraz argitaratu dira.
- Estekak
- Euskal Idazleen Elkartea-n profila
- Auñamendi-n profila
- ArtxiboAZan