Logo
Jerran, Luke (1974 - )
Luke Jerramen diziplina anitzeko praktikak eskulturak, instalazioak eta zuzeneko arteen proiektuak sortzea barne hartzen du. Bristolen (Erresuma Batua) bizi da, baina nazioarteko proiekzioa du. Azken 20 urteotan, Jerramek hainbat proiektu artistiko sortu ditu, eta mundu osoko pertsonak liluratu eta inspiratu ditu.

Jerram ezaguna da mundu osoan, parte-hartze publikorako eskala handiko artelanengatik. «Tócame, soy tuyo» kaleko pianoen instalazio ospetsua 60 hiritan baino gehiagotan aurkeztu da orain arte, eta mundu osoko 10 milioi pertsona baino gehiagorengana iritsi da. Kaleko 1.700 piano baino gehiago jarri dituzte mundu osoko hirietan, publikoak uki ditzan. Horien artean daude Toronto, Paris, Bartzelona, Sydney, Londres eta Hong Kong. Parisen Frantziako Kultura ministroak eta New Yorken Bloomberg alkateak inauguratu dute instalazioa, eta munduko ia egunkari eta telebista kanal guztietan jaso du prentsa estaldura.
Estekak
www.lukejerram.com
ArtxiboAZan