Logo
Viar, Pablo (1974 - )
Antzerki-, opera- eta zarzuela-zuzendaria da, Musika eta Arte Eszenikoetan diplomatua London Academy of Music and Dramatic Art-en, eta Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Bere azken lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “La vida es sueño”, Almagroko Jaialdia 2021; “Enigma Pessoa”, Madrilgo Abadiako Antzokia, orain berrian Londresen eta nazioarteko hainbat jaialditan antzeztua; Pucciniren “Madama Butterfly”, Jerezeko Villamarta Antzokia; W. Shakespeareren El sueño de una noche de verano / Uda gau bateko ametsa”, Bilboko Arriaga Antzokia, 2016ko Euskal Ekoizpen Onenaren Ercilla Saria; eta Guridiren El caserío de Guridi” eta “Iphigenia en Tracia” zarzuelak Madrilgo Zarzuela Antzokian.
Horrez gain, musika-ikuskizunak diseinatu ditu Madrilgo Errege Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian, “Etxea” Kepa Junkerarekin, Juan March Fundazioan eta Getxoko Muxikebarri Arte Eszenikoen Zentro berriaren irekiera-jardunaldian (Bizkaia).
ArtxiboAZan