Logo
Jaio, Iratxe (1976- )
Iratxe Jaio (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976) y Klaas van Gorkumek (Delft, Herbehereak, 1975), bikote artistikoa osatzen dute 2001etik. Gaur egun Rotterdamen bizi eta lan egiten dute.

Beren praktika arkeologia esperimentalarekin konpara daiteke. Dauden objektuen eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, horiek bereganatuz eta beste testuinguru batean erreproduzituz.

Banakako eta taldeko erakusketa ugaritan parte hartu dute hainbat espaziotan, hala nola Gasteizko Artium Museoan; ADN Platform Bartzelonan; FRAC-Akitania Bordelen; MUSAC Leonen; Tabakalera Donostian; Kunsthalle Exnergasse Vienan; Fabra i Coats Bartzelonan; De Appel Amsterdamen; eta Konsthall C Stockholmen.
Estekak
Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum webgunea
ArtxiboAZan