- Astiz, Iñigo (1985- )
- Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) Berria egunkariko kazetaria kultura sailean.
Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poema liburua eta Kixotenean (Elkar, 2016) kronika liburua kaleratu ditu, eta Sylvia Plath poetaren Ariel eta beste poema batzuk (Cenlit, 2013) itzuli. Horrez gainera, Euskal Herriko elizan izan diren pederastia kasuak ere ikertu ditu Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariekin batera kaleratutako Ez duzu abusatuko liburuan (Elkar, 2017).
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian ohorezko aipamena jaso du birritan, 2015 eta 2017an. Durangoko Azokan Gogoetaren Plaza programa gidatu du 2014 eta 2015ean Miren Rubiorekin batera. Hainbat hedabidetan aritzen da kolaboratzen (Euskadi Irratia, H28, Jakin, Argia, Euskalerria Irratia...).
- ArtxiboAZan