Jorge Carrión idazlea, kultura-kritikaria eta Bartzelonako UPF-BSMko Literatura Sorkuntzako Masterraren zuzendaria da.
Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, hala nola La Vanguardia, The Washington Post-en eta Publisher’s Weekly-ren gaztelaniazko argitalpenekin. Fikzio-lan hauek argitaratu ditu: “Los muertos” (2010), “Teleshakespeare” (2011), “Los huérfanos” (2014), “Los turistas” (2015), “Membrana” (2022) y “Todos los museos son novelas de ciencia ficción” (2022). Baita saiakera narratibo hauek ere: “La brújula” (2006), “Australia. Un viaje” (2008), “Librerías” (2013), “Barcelona. Libro de los pasajes” (2017), “Contra Amazon” (2019) eta “Lo viral” (2020). Bere lan gehienak Galaxia Gutenbergek argitaratu ditu.
Bere azken eleberrietako batean, “Membrana” (2021) izenekoan, adimen artifizialaren kideko lengoaia bat erabiltzen du botere teknologikoaren erraiak aztertzeko.