- Barrio, Itziar (1976- )
- Itziar Barrio (Bilbo, 1976) New Yorken bizi eta lan egiten duen artista multimedia bat da. Bere lan hainbat nazioarteko espaziotan aurkeztu dira, hala nola, PARTICIPANT INC (NYC), MACBA (Bartzelona), Museo de Arte Contemporáneo de Belgrado, Museo del Bacno de la República (Bogota), Abrons Arts Center (NYC), Anthology Films Archives (NYC), Salzburger Kunstverein, Espacio ODEÓN, (Bogotá), Academy of Fine Arts in Gdansk (Polonia),tranzit (Rumania), European Network for Public Art Producers (ENPAP), ARTIUM (Gasteiz), eta Habanako Bienalean, besteak beste.
Sari eta beka ugari jaso ditu, esatebaterako, Brooklyn Art Council, Espainiako gobernuko Kultura Ministerioarena, NYC Department of Cultural Affairs, Foundation for Contemporary Arts, NYC, New York Foundation for the Arts Individual Artist Grant, Ertibil Lehen Zaroa eta duela gutxi, BBVA Fundazioko Multiverso Beka.
Hainbat erakundeetako artista egoiliarra izan da, hala nola, Skowhegan School of Painting and Sculpture, International Studio & Curatorial Program (ISCP), La Escuelita Nicaragua eta Hudson Valley Center for Contemporary Art hain zuzen. Euskal artista hau New Yorkeko School of Visual Arts unibertsitateko irakaslea da, eta hainbat hitzaldi eman ditu NYU, Hunter College, Montclair University eta Parsons, The New School for Design unibertsitateetan.
- Estekak
- Itziar Barrio webgunea
- ArtxiboAZan