Elenea Aitzkoa (Apodaka, Araba, 1984), besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten aritzen da. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Fokua eta sormen-energia materiaren konfigurazio poetikoan jartzen du, eta edertasunean, izakien arteko lotura- elementu gisa hartuta.
Azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, OsloPilot-en esparruan egina (2016).
Kolektiboki eta performancearen esparruan, nazioartean erakutsi du bere lana, herrialde hauetan: Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian.