Komisarioa, idazlea eta ikertzailea. Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Southampton Institute of Higher Education-en, eta Arte Ederretako Masterra lortu zuen Norwich School of Art and Design-en (Erresuma Batua). 2014 eta 2018 artean, Institut Valencià d’Art Modern-eko Kultura Jardueren eta Programen zuzendariordea izan zen.
Hogeita hamar erakusketa baino gehiago komisariatu ditu, horien artean, Registros contra el tiempo (Marcelino Botín Fundazioa, 2006), Herramientas del arte. Relecturas (Sala Parpalló, 2008) eta (sic) Societat i cultura (MuVIM, 2009-2010).
Artista plastiko eta bisualen lanari buruz idatzi du, hala nola Bleda eta Rosa, Isidoro Valcárcel Medina, Antoni Muntadas, Daniel G. Andújar, Ana Amorim, Esther Ferrer eta Joan Fontcuberta artistei buruz, eta hainbat aldizkari eta kultura-hedabidetan kolaboratu du.