Logo
Lima, Poliana (1983 - )
Poliana Lima (Brasil, 1983) koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Txikitatik dantzan aritu nahi izan zuen, eta 20 urterekin bere bizitzako funtsezko zatitzat hartu zuen. Palo En La Rueda da haren lehen sorkuntza, 2011koa. Harrezkero, haren piezak nazioarteko eta Estatuko hainbat jaialditan izan dira ikusgai eta saritu egin dituzte.
Gorputza bere adierazpenaren objektu nagusitzat hartu, eta aukerak aztertzen ditu, ikusleekin era erraz eta sakonean komunikatzeko moduko poetika bat sortzeko eszenan. 
 Identitatea eta oroimena bezalako gaiak, besteak beste, behin eta berriz agertzen dira haren sorkuntzetan, baita sorkuntzaren eta pedagogiaren arteko harremana ere, funtsezko alderditzat jotzen baitu artista gisa egiten duen lanean.
ArtxiboAZan