Francisco López (Madril, 1964) musika esperimentaleko eta audio-arteko artista garrantzitsuenetako bat da. Berrogei urte baino gehiago darama soinu-sorkuntzaren eta ingurune-grabazioen bidezko lanaren alorrean, eta denbora horretan soinu-unibertso erabat pertsonala eta ikonoklasta garatu du, mundua sakonki entzutea oinarritzat hartuta. Ehunka soinu-instalazio eta landa-grabazioetako proiektu eta kontzertu/performance egin ditu hirurogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan.