- Aira, César (1949- )
- César Aira (Buenos Aires, 1949), idazlea bere herrialdeko egilerik oparoenetako bat da. Itzultzailea, eleberrigilea, dramagilea eta saiakeragilea da.
Narratzailerik original, irudimentsu, argi eta deliranteenetako bat da. Haren obra Argentinan, Txilen, Mexikon eta Espainian argitaratu da eta eleberriak hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira.
Haren bibliografia luzean, lan hauek gailentzen dira: Ema, la cautiva (Belgrano, 1981), Cómo me hice monja (Viterbo, 1993), La mendiga (Mondadori, 1999), Cumpleaños (Mondadori, 2001), El mago (Mondadori, 2002), Canto castrato (Mondadori, 2005), Las noches de flores (Mondadori, 2004), Un episodio en la vida del pintor viajero (Mondadori, 2005), Parménides (Mondadori, 2006), El congreso de literatura (Mondadori, 2012), Los fantasmas (Mondadori, 2013), El santo (Mondadori, 2015), Las curas milagrosas del Doctor Aira (Random House, 2015), Sobre el arte contemporáneo. En La Habana (Random House, 2016), Evasión y otros ensayos (Random House, 2017) eta Prins (Random House, 2018).
- ArtxiboAZan