Amsterdameko eszena artistikoko queer arloan pertsona ospetsua da Murray- Wassink margolari, gorputzaren artista, idazle eta perfume- bildumagilea, eta zordun da arte intersekzional feminista eta queer-aren hainbat forma eta permutaziorekin, eta bere praktikaren funtsezko koordenatuak diren Carolee Schneemann, Hannah Wilke eta Adrian Piper artistekin.
Berriki egin dituen erakusketen artean, honako hauek daude: Auto Italia, Londres (2022ko urtarrila), Rijksakademie eta mistral (biak Amsterdamen, 2021), guztiak Gift Science Archive (GSA) performancearen parte bezala. Brooklyngo Pratt Institutuan (New York) ikasi ondoren (1992-1994), Murray- Wassink Herbehereetara joan zen 1994an, Amsterdameko Rietveld Akademian elkartruke- programa batean aritzera. Hurrengo bi urteetan (1995- 1996) Amsterdamgo De Ateliers-en ikasi zuen, eta harrezkeroztik hiri horretan bizi da eta bertan lan egiten du.