Logo
Toledo, Rosario (1977 - )
Espainiar Dantzan lizentziaduna, Sevillako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Rosario Toledok (Cadiz, 1977) bere ibilbide profesionalari ekin zion Charo Cruz maisuaren eskutik, eta Manuela Carrasco eta Antonio El Piparen konpainiako kide izan zen.
Sevillako tablao ezagunetan egin zuen lan, ikuskizunetan gonbidatutako artista gisa, Javier Latorre, Javier Barón, Antonio Canales, Israel Galván, Joaquín Grilo, Miguel Poveda, Arcángel, Dorantes, José Antonio Rodríguez eta antzeko artistekin batera. Mario Mayarekin bakarlari gisa lan egin zuen De Cádiz a Cuba, la mar de Flamenco ikuskizunean.
Maisu handi horiekin izandako harremanari esker, dantza flamenkoaren oso ikuspegi pertsonala landu du. Dantza sakona, kontzeptuala eta ideiez hornitua, baina, aldi berean, oinak lurrean izanda, naturari atxikirik eta kalera irtenik. Testuinguru horretan, cadiztarrak proiektuak garatu ditu bere konpainiarekin, sekulako arrakasta lortu du kritikaren eta publikoaren aldetik eta ezinbesteko dantzari bihurtu da egungo flamenkoan.

"Atzerantz dantzatzea, atzerantz kantatzea, atzerantz barre egitea"
ArtxiboAZan