Iruñea, 1978.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, besteak beste, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Julie Mehretu, Miroslaw Balka eta Peio Aguirre artistek eta komisarioek emandako mintegi eta tailerretan osatu du prestakuntza.
Azken urteetan Italian, Kurdistanen, Kuban, Austrian, Mexikon eta Txinan egin ditu egonaldiak. Bakarkako erakusketa hauek egin du: Madril: Tabacalera Promoción del Arte (2017), Raquel Ponce Galeria (2013), RMS El espacio (2011); Bilbo: Carreras Múgica galeria (2017), Gio Bat (2015), Rekalde Aretoa (2014); Habana: Artista x Artista (2016); Mexiko Hiria: Ateneo Español de México (2012), AN Studio (2011), eta Iruñea: Polvorín de la Ciudadela (2008). Bere azken erakusketa kolektiboen artean, Complexo Colosson parte hartu zuen Guimarãesko (Portugal) CIAJG zentroan.
Sorkuntza artistikoko eta errekonozimenduko hainbat beka jaso ditu, hala nola lehen saria XV. Concurso Pamplona Jóvenes Artistas lehiaketan (1999) eta bigarren saria XXIV Certamen Encuentros de Navarra lehiaketan (2007). Bestalde, Biennal d’Art Ciudat d’Amposta (2020) eta Itzal Aktiboa Sarian (2018) aukeratu dute, besteak beste.