Musikagilea, kantaria, performerra, errealizadorea eta
ekoizlea, arlo guztiei heltzen die Break Fast Live horretan;
haren bigarren albumeko zuzenekoa da. Hor, Loser
eta Social Nerd singleak janaurrekoak soilik dira. Loser
doinuan sinte ilunak eta ahots grabeak darabiltza arrakasta
lehenesten duen gizartean porrota aldarrikatzeko. Social
Nerd lanean, ahots harmoniekin eta mugikorren soinuekin
jokatzen du, sare sozialak neurririk gabe erabiltzearen
parodia burutzeko.
Raul Santosek ekoiztutako (Najwa Nimri, la Shica) debuteko
diskoa izan zuen No Man’s Land (2014) haren ostean,
pop izarraren irudikatzeko jolasean jarraitzen du artistak,
nahiz eta haren proiektu berriaren biluztasunak maskararik
gabeko pertsonaia bat sortzera behartzen duen, ikuslearen
maila berean dardaraz hasten dena.