Olga Subirós arkitektoa eta aro digitalaren eraldaketak eta krisi ekologiko-sozialak txertatzen dituzten ikuspegi berriak ematen dituzten erakusketa-proiektuen komisarioa da.
AIR/ARIA/AIRE da haren kutaroretza-proiektu eta erakusketa-diseinurik berriena. Airearen kutsadurari eta hirien eredua aldatzen laguntzeko ebidentzia kartografikoak sortzeko beharrari buruzkoa da, eta Veneziako 2021eko Arkitektura Bienalean aurkeztu zen. CCCBn eta nazioarteko hainbat egoitzatan (MIT Museum eta Singapur-eko Arts Science-n) aurkeztu zen munduaren datifikazioari buruzko “Big Bang Data” erakusketaren komisariokidea eta diseinatzailea izan da. Subirósek berrogeita hamar erakusketa-proiektu baino gehiago garatu ditu hainbat instituziorentzat, besteak beste, hauentzat: CCCB, MACBA, Bornemisza Museo Nazionala, Telefónica Fundazioa, Somerset House London, Lausanneko Artlab eta DOX Praga Arte Garaikideko Zentroa. Era berean, Subirós Diseinu eta Datu Masterreko irakaslea da Bartzelonako Elisava Diseinu eta Ingeniaritza Fakultatean, eta doktoregaia RMIT University-n.