Logo
Hormaetxe Fernández, Ziomara
Ziurgabetasuna sormenerako motor gisa hartzen duen metodologia kolaboratibo bat erabiliz, pieza murgiltzaile eszeniko honek matrize bizi bihurtzen du agertokia eta hizkuntza bisual batean egituratzen da. Hizkuntza bisual hori TouchDesigner eta IA real time erabiliz ad hoc garatutako sistema algoritmiko baten bidez sortzen da denbora errealean, eta gai da soinua eta mugimendua itzuli, eta irudi dinamiko eta aldakor gisa islatzeko.
Ez da eszenografia estatiko bat, baizik eta arnasten eta erreakzionatzen duen ingurune sentikor bat: nota batekin desegiten diren partikulak, gorputzaren mugimendu bakoitzarekin aldatzen diren formak, teknologia, dantza eta musikaren arteko harremanetatik sortzen diren argi-atmosferak. Antzezleen gorputza unibertso bisualaren katalizatzaile bihurtzen da, mugimendu-sentsoreen eta soinu-analisien bidez. Sortzen den sinergiari esker, saio bakoitza esperientzia bakar eta errepikaezina da. 
Diziplina anitzeko proposamen honek sorkuntza digital sortzailea eta narratiba eszeniko bizia uztartzen ditu. Hedabide berrietako publiko garaikideei eta arte eszeniko tradizionaletan berrikuntza bilatzen duten ikusleei zuzenduta dago. Gonbidapen bat da gizakia eta digitala elkartzen diren espazio batean murgiltzeko, mundu iragankor eta beti berriak sortzeko.
ArtxiboAZan