Gema Intxausti (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1966) eskulturaren, marrazkiaren eta film-narrazioaren arloan egiten du lan. UPV/EHUn Arte Ederretako ikasketak egin ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta han Zinema ikasi zuen. Gure Artea saria eman zioten 2018an, ibilbide artistikoa aintzatesteko. Lanak erakutsi ditu Bilboko La Taller-en (2019) eta Carreras Múgica-n (2016), eta, berriki, Entre la multitud, observando el arresto aurkeztu du Gasteizko Artium-en (2020).