Logo
Degenstein, Cole
Kanadako belardietan jaio eta Montrealen bizi den Cole Degenstein artistaren lanak komikiaren, ilustrazioaren eta poesiaren bidez hartzen du forma.
Samurtasuna da bere obraren funtsa, eta etxeko bizitzaren, homosexualitatearen eta landa-aldeko esperientziaren inguruko istorioak ditu ardatz. Cole oso aktiboa da Kanadako komiki eta fanzineen komunitatean, bere argitalpen, antologia eta erakusketa kolektibo ugariek erakusten dutenez. “10-10 to the Wind”eleberri grafikoak Center for Cartoon Studies-en 2024 Cartoonist Studio saria jaso zuen.
ArtxiboAZan