Logo
OSA + MUJIKA
Bi sormen-munduren arteko topaketa artistikoa da: Jaiotz Osa, dantzari eta koreografoa, eta XXabier Mujika, jantzien eta espazio eszenikoen diseinatzailea. Dantzan eta ikus-entzunezko arteetan dituzten interesak asetzeko sortua da. Bikotea 2017an hasi zen “Suddenly” izeneko bere lehen piezarekin: 13 minutuko solo bat, espazio ez-konbentzionaletarako sortua. 2017ko RedAcieloAbierto-k hautatu zuen, eta estatuko zein nazioarteko jaialdietan dantzatu izan da. Oinarri horren gainean eraiki dute “Suddenly lll”, 50 minutuko pieza, 2019ko Dantza eszenara katalogoan hautatua. 2020an, iraupen luzeko bigarren soloa sortu zuten, “Loser”, Azkuna Zentroaren Nazioarteko Dantza Egonaldiaren bidez, Dansateliers Rotterdam-ekin lankidetzan, eta urte horretan bertan estreinatu zen zentroan.
ArtxiboAZan