Logo
Crespo, June (1982- )
2005ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2015ean egonaldia hasi zuen Amsterdameko De Ateliers arteinstitutuan eta 2017an amaituko du. Bere lanekin hainbat erakusketa antolatu ditu, hain zuzen ere: Chance Album nº1, 2016an, Bartzelonako etHALL galerian; Kanala, 2016an, Vigoko Arte Garaikideko Museoan; eta Cosa y Tú, 2015ean, Bilboko Carreras Múgica galerian. Beste artista batzuekin ere partekatu ditu erakusketak, zehazki: Truc, 2016an, Marseillako Art-o-Rama azokan; HYPERCONNECTED, 2016an, Moskuko Arte Modernoko Museoan; fluxesfeverfuturesfiction, 2016an, Bilboko Azkuna Zentroan; Wild Things, 2014an Bartzelonako The Green Parrot gunean; Hitting it off, 2014an, New Yorkeko P-exclamation espazioan; Pop Politics, 2012an, Madrileko CA2M zentroan; Esta puerta pide clavo, 2012an, Ganteko Tatjana Pieters Galerian; Artea eta Ikerketa 2010, 2011n Gasteizko Montehermoso zentroan eta Antes que todo, 2010ean, Madrileko CA2M zentroan.
ArtxiboAZan