Miriam isasi Arte Ederretan doktorea da EHU/UPVtik, eta Mexikoko UNAMen egin du nazioarteko egonaldia. Egonaldien programetan parte hartu du, Espainiaren Erromako Akademian (Italia), Artista X Artista proiektuan (Kuba), Bilbaoarte Fundazioan, Bregenz-eko Kunsthaus-en (Austria), EAS-EZE Bitamine Faktorian (Irun-Buenos Aires), MA Studion Pekinen eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Ikuspuntu garaikidean kokatuta, sortzen duen diskurtsoa eraikitzeko, hainbat arlori egiten die keinu: antropologiari, historiari, aktibismoari, paisaiari eta memoriari. Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, toki hauetan: ARTIUM, Montehermoso Kulturunea, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, BilbaoArte Fundazioa, Erromako Espainiaren Akademia, San Fernando Akademia, Bilboko Guggenheim Museoa, MUSAC, HUARTE, CAB eta San Telmo Museoa.