Logo
Bridle, James (1980- )
James Bridle (1980, Erresuma Batua) Atenasen eta Londresen bizi den artista, idazle eta teorikoa da. Sare-azpiegitura modernoaren ikerketan, gobernugardentasunean eta zaintza teknologikoan finkatutako interesa du eta bere jardunbide artistikoak artearen, zientziaren eta aktibismo politikoaren bidegurutzean kokatzen du. Hain zuzen ere, aurrerapen teknologikoaren azelerazioak gure mundu fisikoa irudikatzeko modu berriak nola sortzen dituen eta etorkizunari buruz dugun pertzepzioari nola eragiten dion miatzen du, birtualaren eta errealaren arteko banantze-lerroa gero eta gehiago lausotuz. Bere lanak software-programazioa, bitarteko sozialak, argazkiak, instalazioak, arkitektura-errepresentazioak eta mapak txertatzen ditu.
ArtxiboAZan