Andrea Fernández Platak istorioak kontatzen ditu ilustrazioaren, argazkigintzaren eta idazketaren bidez.
kus-entzunezko Komunikazioa eta Grabatua ikasi du. 2010ean Berlinera joan zen argazki-beka batekin, eta Ilustrazioko Injuve sarietan hautatu zuten. 2012an bere uhartera itzuli zen, eta aitona-amonek arrantza-tresnak gordetzeko gela eraldatu eta La Platanera sortu zuen, tailerrak eta egonaldi artistikoak antolatzeko gunea. 2021ean, bizirik dauden emakume idazle pila bat aurkitu zituen, denak liluragarriak. Barruan korapiloa askatu zitzaion eta idazteari ekin zion. 2024ko martxoan lehen eleberria argitaratu zuen, “Jarroa” Sabina Urracaren edizioarekin, “Caballo de Troya” bilduman.