Logo
Mahon, Alyce

Alyce Mahon Arte Modernoaren eta Garaikidearen Historiako irakasle laguntzailea da Cambridgeko Unibertsitatean. Dorothea Tanning-en komisarioa da: Atearen atzean, ikusezin, beste ate bat, Dorothea Tanning estatubatuar surrealistaren lehenengo atzera begirako zabala (1901-19012), Madrilgo Reina Sofía Museoan bisita daiteke (2018ko urriak 3 – 2019ko urtarrilak 7) eta Londresko Tate Modern galerian gero (2019ko otsailak 27 – ekainak 6). Mahonek kuratoretza-aholkulari bezala esku hartu izan du nazioarteko erakusketa ugaritan; haietan berriena, Leonor Fini-rena: Theatre of Desire 1930-1990, Sexuaren Museoa, New York 2018ko irailak 28 – 2019ko martxoak 4).

Egile moduan, bi monografia idatzi ditu: Surrealism and thePolitics of Eros, 1938-1968 (Thames& Hudson, 2005, espainierara itzulia: Surrealismo Eros y Política, Alianza 2009) eta Eroticism& Art (Oxford University Press, 2005). Egunkarietan artikuluak argitaratu izan ditu Frida Kahlo, Leonor Fini eta Carolee Schneemann-i buruz, eta saiakerak ere bai, arte abangoardistako genero-politikei buruz, hauek barnean hartuta: Dreamers Awake (White Cube, Londres, 2017), Silent Partners: Artist and Mannequin from Function to Fetish (Fitzwilliam Museum, Cambridge eta Musée Bourdelle, Paris, 2015), The Institute of Sexology (The Wellcome Trust, Londres, 2014), Leonora Carrington (Arte Modernoko Museo Irlandarra, Dublin, 2013) eta Angels of Anarchy: Women Artists and Surrealism (City Art Gallery, Manchester, 2009).

ArtxiboAZan