Madrilen jaio, eta Bartzelonan bizi da. 2003az geroztik, bere pieza eszenikoak egiten ditu, eta antzezle gisa lan egiten du dantzan, antzerkian eta zineman. Besteak beste, Cuqui eta María Jerez, Amaia Urra, Juan Domínguez eta Xavier Leroyrekin lan egin du eszenan, eta Roser Aguilar eta Icíar Bollainekin, berriz, zineman. Proiektu artistikoetan laguntzen du, Antzerki Institutuan eskolak ematen ditu, eta hezkuntza-proiektuetan parte hartzen du. Hona hemen bere lan eszenikoetako batzuk: “cUADRADO_fLECHA_pERSONA qUE cORRE” (2004), “ciencia_ficción” (2010), “El Agitador Vórtex” (2014), “Bad Translation” (2016) y “Pelucas en la Niebla” (2018) 2019an “Lo mínimo y lo pequeño” sortu zuen, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palolekin. Bere sorkuntza-lanak Europako, Amerikako eta Asiako agertoki eta jaialdietan izan dira ikusgai.