Amelia Valcárcel UNEDeko Filosofia
Moral eta Politikoko katedraduna, Estatuko
Hautazko kontseilaria, Pradoko Museoko
Errege Patronatuko presidenteordea eta
IUMPeko patroia da. Hogei bat libururen
egilea da, bai eta lan kolektiboetako hirurogeita hamar kapitulu eta ehun artikulu
baino gehiagorena ere. Beraren liburu berrienak honakoak dira: ’Hablemos de Dios’
(2007), Victoria Campsekin lankidetzan; ’Feminismo en el mundo global’ (2008, 2009,
2010) eta ’La Memoria y el Perdón’ (Herder
2010), argitaratu duen azken lana.
Hamar Ikerketa Proiekturen zuzendaria edo kidea da, eta gaur egun ’Ética,
religión: El papel de los principios en las
sociedades tradicionales y en las democracias complejas’ (Etika, erlijioa: printzipioen zeregina gizarte tradizionaletan eta
demokrazia konplexuetan) Ikerketa Proiektua ari da zuzentzen. Zenbait Kontseilutako kidea da, ikastaroak eta mintegiak
(nazionalak zein nazioartekoak) zuzendu
ditu, eta Espainiako eta Latinoamerikako
unibertsitateetako doktoregoetan kolaboratu izan du.
Asturiasko Gobernuko Hezkuntza eta
Kultura kontseilaria izan da, Giza Erantzukizun eta Betebeharren Adierazpenean
parte hartu du, eta Filosofia eta Pertsona
Ospetsuen hiztegietan berari buruzko berri
laburrak argitaratu dira. Zenbait sari irabazi ditu, eta zenbait liburu eskaini dizkiote